NAIZ

San Juanek ezustekoa eman du Zierbenan irabazita

18 ehunenengatik gailendu zaio ohorezko txandan lehiatu den Urdaibairi. San Juanek sekulako denbora egin du lehen txandan aritu arren eta hurrengoek ezin izan ditu gainditu.

San Juanek garaipen estua lortu du Zierbenan. (ARGAZKI PRESS)
San Juanek garaipen estua lortu du Zierbenan. (ARGAZKI PRESS)

San Juanek ezustekoa eman du Zierbenako bandera irabazita. San Miguel ligako hirugarren estropadan garaipena lortu dute 18 ehunenengatik. Urdaibai geratu da bigarren postuan. Kaikuk hiru segundutara amaitu du eta Hondarribiak 7ra.

Sekulako denbora egin du San Juanek lehen txandan eta beste traineruek ezin izan dute gainditu.

Sailkapen nagusian Hondarribia eta Urdaibai berdinduta daude 33 punturekin lehen postuan. Kaiku hirugarrena da 29 punturekin eta San Juan laugarren postuan kokatu da 23 punturekin.