DIe Linke Alemaniako alderdi ezkertiarrak Arnaldo Otegi pairatzen ari den prozesu guztia salatu du eta Euskal herrian «hauteskunde libre» batzuk egiteko beharra azpimarratu du ohar baten bidez. Bide beretik, Fiskaltzaren eta Madrilgo Gobernuaren «mehatxuak» arbuiatu ditu.
«Otegi ezinbesteko pertsona izan da Aieteko bake prozesuari begira eta ahalegin handiak egin ditu Euskal Herriko bake prozesua aurrera atera dadin», adierazi dute. Hau dela-eta, inhabilitazioa bake prozesu honen aurkako «erasoa» litzatekela adierazi dute. «Zalantzan jartzen du hauteskunde hauen izaera librea».
Espainiar Gobernuari Gasteizko Parlamenturako «hauteskunde libre eta garbiak bermatzea» eskatu diote eta alemaniarrari Madrilen aurrean aldarrikapen hauek defendatzea.

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea


