
Enpresaburu, hautetsi eta gizarte zibileko hainbat eragilek Elkargo bakarraren aurkako helegitea aurkeztu zuten joan zen ostiralean, ‘Sud-Ouest’ egunkariak plazaratu duenez. Gérard Bidegain Garruzeko alkatea da elkarte berri honetako lehendakaria eta Emmanuel Alzuri Bidarteko alkatea, bozeramailea.
Alzurik egunkari horri azaldu dionez, Elkargo bakarra osatzeko prefetaren erabakia eta egitasmoa bera geldiarazteko eskatzen dute. Erakundea sortzeko hautatu den tresna administratiboa zalantzan jartzen dute.
Maiatzean, hirurogei hautetsi inguruk beste helegite bat aurkeztu zuten Elkargo bakarraren aurka, baina Bernard Cazeneuve Barne ministro frantsesak atzera bota zuen uztailean.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Basque Country
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Basque Country
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Gipuzkoa
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

Music