Idoia ERASO
BAIONA

Kasazio Gorteak Korsikako STCren aurkako epaia baliogabetu du

STC sindikatua enpresa oso txikien hauteskundeetara aurkez daitekeela erabaki du Kasazio Auzitegiak, hainbat sindikatu frantsesek egindako salaketak jaso zuen lehen ebazpena ezeztatuz. LABen kontrako errekurtsoa ere aurkeztu zuen CGT-k, eta helegitearen erantzunaren zain, frantses sindikatuko hainbat euskal ordezkari talde abertzaleko kideekin batera ibili ziren atzo, Baionan, Lan Erreformaren kontra 1.000 pertsona bildu zituen martxan.

Azaroaren 28an eta abenduaren 12an eginen dira enpresa oso txikien hauteskundeak Estatu frantsesean. Erakunde publikoek Korsikako STC eta LAB sindikatuak aurkez zitezkeela erabaki bazuten ere, estatu mailako hainbat sindikatuk deliberoak auzitara eraman zituzten. Orain, Kasazio Auzitegiak baliogabetu berri du ekainean STC «legez kontrakoa» zela ebatzi zuen auzitegiaren deliberoa.

Irailaren 9ko ebazpen horrek auzia XV. barrutiko epaitegian errepikatu egin behar dela ezartzen du, baina epaileak aldatuta. Hala ere, auzi saio berria egingo ote den ez da ziurra, Gorteak berak edo hasieran salaketa jarri zuten CGT, CFDT, CFE-CGC edo FO sindikatuek eskatuta soilik egingo baita. Horiek horrela, Korsikako sindikatuko kideek hauteskunde kanpaina abiatzea erabaki dute.

«Epaiketa egingo balitz ere, gure kontra agertzeko aukera txikia da, auzitegiak Kasazio Gorteak emandako txostena, eta abokatu orokorraren iritzia kontuan hartu beharko bailituzke, gure aldekoak direnak», azaldu zuen STCko Etienne Santuccik.

LABen kontrako salaketa CGT-k aurkeztu zuen, eta txostenean «juridikoki erabiltzen ziren argudioak» STCren antzekoak direla azaldu zuen sindikatu abertzaleko Eñaut Aramendik. Hau da, proiektu politiko bat dela sindikala baino, eta eskualdeko hizkuntzaren erabilerarena.

LABen kontrako epaiketan, Bordeleko epaitegia CGTren alde agertu zen; aldiz, Parisekoak ez bezala arrazoi administratiboak eman zituen. Talde abertzaleak helegitea aurkeztu du, eta erantzunaren zain dago. Emaitza edozein izanik ere, «hauteskundeetan presente» izanen direla ziurtatu dute.

Ipar Euskal Herriko CGTko hainbat kidek buruzagitzarekin bat ez datozela erakutsi zuten atzo beste behin. Lan Erreformaren kontra Baionan egin zen manifestazioan LABeko ordezkarien ondoan izan ziren.

Estatu mailako 14. mobilizazioa izan zen, eta ikasturte berriko lehena. Lan burtsatik 11.00k aldera abiatu zen, eta 1.000-1.500 pertsona inguru ibili ziren suprefeturaraino. Lan Legea Kendu Arte kolektiboko kide ugarik parte hartu zuten.

Kolektiboari zein segida emango zaion erabakitzeko bilkura antolatu dute astelehen arratsalderako. Deliberoa, hein handi batean, Estatu mailan sindikatu nagusiek hartuko dituzten erabakien araberakoa izango da, bereziki hauteskundeak hurbil daudela kontuan izanik.

 

El pulso por la reforma laboral vuelve a las calles

Los sindicatos echaron ayer un nuevo pulso en las calles a la reforma laboral impulsada por el presidente francés, François Hollande, con una movilización que algunas agrupaciones anunciaron como la última antes de trasladar su combate a los tribunales y las empresas. Esta decimocuarta jornada desde el comienzo de su lucha en marzo, encabezada de nuevo por la CGT, reclamó la derogación de esa ley adoptada en pleno verano.

Más de 110 marchas en todo el Estado, acompañadas de paros en sectores como el transporte –dos vuelos fueron cancelados en el aeropuerto de Loiu por este motivo– o la televisión, mantuvieron viva la oposición de los trabajadores. El balance de participación en la cita de ayer fue, según los sindicatos, de 170.000 personas en todo el Estado y 40.000 en París, cifras que las autoridades rebajaron a 78.000 y 13.000, respectivamente. «Ha habido altibajos y mucha presión exterior sobre los que querían actuar pero, al mismo tiempo, unidad sindical», comentó el líder de la CGT, Philippe Martinez. GARA