
Lannemezaneko espetxean dagoen presoaren senideez inguratuta, Maritxu Paulus-Basurko abokatuak eta Emilie Martin Bagoazeko bozeramaileak Ibon Fernandez Iradiren espetxe-zigorraren etetea berriro aztertuko dutela jakinarazi dute gaur goizean, Baionan.
Duela ia lau urte hasitako prozedura ez da oraindik amaitu. Izan ere, esklerosi anizkoitza duen arren espetxealdia bere eritasunarekin bateragarria zela ebatzi zuen erabakia deuseztatu eta eskaera berraztertzea deliberatu zuen Kasazio Gorteak ekainaren 22an. Hori dela-eta, epaile berriez osatutako epaimahai batek aztertuko du gaia, azaroaren 24an.
Preso lasartearraren osasun egoerari behar bezala ez erantzutea eta prozedura hauen guztien «geldotasuna» salatu du Martinek. Euskal gizartea hamaika aldiz oinarrizko eskubideen alde eta bake-prozesuan aitzina egiteko «masiboki» agertu denean, desmasia onartezintzat jo du justizia frantsesaren jokamoldea.
Fernandez Iradiren eta larriki gaixo diren gainerako bederatzi euskal presoen berehalako askatasuna eskatzeko Bagoazek manifestazioa deitu du datorren azaroaren 24rako. Baionako Euskaldunen plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17.00etan.

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren
