
Gaurkoan, ordea, indarrik edo txisparik gabe irten da amezketarra kantxara, sake errestoan erraztasun handiak eman dizkio egungo txapeldunari eta honek, ohikoa duen sendotasunarekin, txikitu egin du gipuzkoarra.
Eta hori, partidak hasiera ikusgarri bat izan duela 4-3ra arte. Lehen tantoa sakez lortu du bizkaitarrak, baina hurrengo seiretan 71 pilota gurutzatu dituzte bi pilotariek –tartean pare bat ikusgarriak oso, 23 eta 26 pilotakadakoak– baina egindako esfortzua ordaindu izan balu bezala, Jokin Altunaren jokoa erabat amildu da. Beste hiru sake utzi ditu eraman gabe gabe eta sake errematean aritzeko ere erraztasun handiak eman dizkio amezketarrak txapeldunari eta honek ez du barkatu, garaipen ikusgarri bat lortuz.
Partida amaieran, Jokin Altunak partida indarrik ez balu bezala jokatu duela aitortu du eta hurrengo asterako entrenatu baino, atseden hartzea hobe izango duela aitortu du. Udan jokatutako partida andanak eragina izango zuen agian.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
