Lehen erasoa larunbatean gertatu zen, Lakua-Arriaga auzoan. Udaltzaingoaren zenbait patruila erasoa gertatu zen tokira joan eta mutil bat eta neska bat aurkitu zituzten; emakumea negarrez zegoen eta mina zuen buruan.
Dirudienez, bikotea eztabaidan aritu zen neskak etxetik alde egin nahi zuelako. Neskak azaldutakoaren arabera, mutilak eskutik gogor heldu zuen etxetik joan ez zedin; neska askatzen saiatu zenean, mutilak bultzatu egin zuen eta, erortzean, buruan kolpea jaso zuen. Neska ospitale batean artatu behar izan zuten eta 20 urteko mutila atxilotu egin zuten.
Bigarren erasoa igandean izan zen, Salburua auzoan. Gizon batek Udaltzaingoari jakinarazi zion gizon batek eraso egin ziola, erasotzen ari zen emakume bat defendatzen saiatu zenean. Erasotzailea 29 urteko gizonezko bat zen eta bertaratutako udaltzainek atxilotu egin zuten.

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz
