NAIZ
DONOSTIA

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan pasako du asteburua megakamioiak

Ia ehun metroko luzera eta 500 tona baino gehiagoko pisua duen megakamoiak Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan pasako du asteburua, Zangozarako bidea jarraitu ahal izateko baimenak lortu bitartean.

Pasaiako portutik Zangozara doan megakamioiak Etzegaraten pasako du asteburua, Nafarroara sartzeko baimenak lortu bitartean.

Gipuzkoako ibilbidea hiru etapatan egin du, gauez, orduko 15 kilometroko abiaduran joan behar duelako eta tarteka kontrako norabideko errepideetan sartu behar izaten delako.

Garraioa, kamioiaren luzeera dela-eta, konplexutasun handiko operazioa da eta horregatik segurtasun baldintzak bermatuta daudela jasotzen duen txosten bat beharrezkoa da. Txosten horretan lanean ari da Nafarroako Gobernua. Kamioi berezi honek haize-sorgailu baten pieza eraman behar du Pasaiako portutik Zangozako laborategi batera, homologazio lanetarako. Han hilabete batzuk eman ondoren, bueltako bidea egin beharko du.

Pasaiako portutik Zangozara doan megakamioiak Etzegaraten pasako du asteburua, Nafarroara sartzeko baimenak lortu bitartean.