NAIZ
BILBO

Markagailuari buelta eman eta lehenengo puntua eskuratu dute Urrutikoetxea eta Imazek (22-18)

2-12 galtzen joan arren, jokoari eta, noski, markagailuari buelta eman eta lehenengo puntua eskuratu dute Urrutikoetxea eta Imazek, zeinak Beroiz aulkian utzi duten asteburu honetako partidan (22-18).

Aimar Olaizolak partida ona jokatu arren galdu egin du. (ARGAZKI PRESS)
Aimar Olaizolak partida ona jokatu arren galdu egin du. (ARGAZKI PRESS)

Bi partida egon dira gaur Bilboko Bizkaia frontoian, Olaizola II.-Untoria eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek jokatu duten neurketan. Bata 2-12 artekoa izan da, bestea hortik atzerakoa.

Lehenengo zatian, urduri agertu da Imaz, eta bere erara erabili ditu aurkariak Olaizola II.ak. Defentsan ongi eta ezker gantxoarekin asmatuz, tarte polita ireki dute gaurko galtzaileek.

Hortik aurrera, baina, asko aldatu da norgehiagokaren nondik-norakoa. Untoria hasi da kale egiten, bai hasi ere, eta Urrutikoetxea asmatzen, gorputzaldiari buelta eman dion Imaz on baten laguntzarekin.

Azkenenean, txapelketako lehen puntua eskuratu dute Urrutikoetxeak eta Imazek, zeinak aulkian utzi duen Beroiz asteburu honetako partidarako.