NAIZ
GETARIA

Balea agertu da Getariako portuan

Balea bat agertu zen atzo gauean Getariako portuan eta gaur goizean han jarraitzen zuen. Sekulako ikusmina piztu du.

Balea atzo gauean agertu zen Getariako portuan eta gaur goizean han jarraitzen zuen. Herritar ugari bertaratu dira 10-12 metro luze inguru dituen ugaztuna ikusteko.

Ambar elkarteko lehendakariorde Enrique Francok azaldu duenez, zere arrunta da –balaenoptera physalus– Getarian agertu dena eta gaztea, espezie horretako baleek 27 metro arteko luzera izan baitezakete. Oso argal dagoela esan du eta horregatik baliteke gaixorik egotea.

Ambar elkarteko zortzi teknikari joan dira Getariara balearen eboluzioa ikustera. Portura babes bila sartu dela uste dute.