NAIZ

Herri Unibertsitatea antolatu dute ikasleek Bilbon, otsailaren 20tik 23ra bitartean

«Bidea Eginez» izango da otsailaren 20an, 21an, 22an eta 23an aurtengo Herri Unibertsitatearen leloa. Izan ere, Bilboko fakultate ezberdinetatik igaroko da ikasleek antolaturiko ekimena. Egitaraua zabaldu dute sare sozialetan.

Herri Unibertsitatearen egitaraua.
Herri Unibertsitatearen egitaraua.

2015an hasi ziren ikasleak Herri Unibertsitatea antolatzen «herri jakintza garatu eta zabaldu eta gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen» hastekko helburuarekin.

«Bidea eginez» da aurtengo leloa eta Bilboko fakultate ezberdinetatik igaroko da otsailaren 20tik 23ra bitartean. Lehen eguna Deustuko Unibertsitatean izango da, bigarrena Sarrikon eta hirugarrenaren eguerdian Sarrikotik irten eta San Mamesera joko dute. Euskal Herriko gainontzeko Herri Unibertsitateetatik etorriko diren ikasleekin otsailaren 22ko arratsaldetik 23ko arratsaldera Herri Unibertsitate bateratua egiteko asmoa dutela azaldu dute.

Egitaraua ere zabaldu dute dagoeneko. Hezkuntza alternatiboa, euskal emakume langileen historia, drogak, gatazka politikoa edo internazionalismoa izango dira eragile ezberdinekin landuko dituzten gaietako batzuk. Buiaka webgunean aurkitu daiteke egitarua osorik.