NAIZ
Sestao

Lanuzteei ekingo diete ACBko langileek martxoaren 4tik aurrera

Zortzi ordutako eguneko lanaldira bueltatzea, errelebo kontratuak Sestaon egitea eta plan industrial bat aldarrikatuz, lanuzteak egingo dituzte Sestaoko ACBko langileek martxoaren 4tik aurrera.

Instalaciones de la ACB de Sestao. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Instalaciones de la ACB de Sestao. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Sestaoko ACBko langileek asanblada izan zuten atzo iluntzean eta lanuzteen dinamika bati ekitea erabaki dute, gehiengo zabal batekin. Hiru dira euren aldarrikapen nagusiak. Batetik, zortzi ordutako eguneko lanaldira bueltatzea. Bigarrenik, errelebo kontratuak Sestaon egitea, Asturiasen egin beharrean. Hirugarrenik, plan industrial bat, lantokiaren etorkizuna bermatuko luketen inbertsioekin.

Langile batzordeak hala erabakita, martxoaren 4tik aurrera ekingo diete lanuzteei, 12 orduko lanaldiak amaitzeko aldarrikatuz. Erabaki hauek sindikatu ezberdinetara eramango dira, eta hauek izango dira mobilizazioetan parte hartu edo ez erabakiko dutenak.

Irailean Sestaoko planta berriz ere ireki zenetik, langileak asteburutan aritzen dira lanean, 12 orduko lanaldietan. Enpresak «krisiaren aurreko egoerara itzultzea ezinezkoa» dela argudiatzen du, eta ekainean, LAB eta ELAren kontrako bozkekin, aurrera atera zuten akordioan oinarritzen da.

Bestetik, Bilboko epaitegi batek aurreko astean enpresa hartutako neurriak deuseztatzera behartu zuen, aurreko lan baldintzetara itzultzeko aginduz.