NAIZ
Beasain

Hilik aurkitu dute Beasaingo Usurbe mendian galdutako gaztea

19 urteko gazte bat hilik aurkitu dute Beasaingo Usurbe mendian. Atzo, etxera itzultzen ez zela ikusita, senideek abisua eman zuten, eta Ertzaintzak gaur goizean aurkitu du bere gorpua.

19 urteko gazte bat zenduta aurkitu dute Besaingo Usurbe mendian. Bilaketa lanean zebilen taldeak Murumendiko zonaldean aurkitu du gorpua, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

02:00etan, etxera itzultzen ez zela ikusita, senideek abisua eman dute, eta Ertzaintzak Gurutze Gorriak eta DYAk bilaketa lanei ekin diete. Kotxea aparkalekuan aurkitu ostean, Usurbe mendian zabaldu dira bilaketa lanak.

Gaur goizeko lehen orduan aurkitu dute gaztearen gorpua.