NAIZ

Mobilizazioak Gasteiz eta Iruñean, dispertsioak aurten eragindako hirugarren istripua salatzeko

Picassenteko espetxean dagoen Asier Badiola euskal preso politikoaren bi lagunek istripua izan zuten asteburuan eta hau salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Iruñean eta Gasteizen. Bihar Donostian eta Bilbon elkartuko dira.

Hiru istripu eragin ditu dispertsioak dagoeneko 2017an. (Etxerat)
Hiru istripu eragin ditu dispertsioak dagoeneko 2017an. (Etxerat)

Dispertsioak aurtengo hirugarren istripua eragin zuen asteburu honetan. Euskal Herritik 647 kilometrora dagoen Picassenteko espetxean dagoen Asier Badiola euskal preso politikoaren bi lagunek istripua izan eta gero.

Honen aurrean, Etxeratek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu azken istripua salatu asmoz. Honela, gaur Iruñean eta Gasteizen. Arabar hiruburan 19:00etan elakrtuko dira Andra Mari Zuriaren plazan, eta Iruñean, aldiz, 20:00etan PPren egoitza aurrean.

Bihar, Donostian, 19:00etan, Bulebarrean deitu dute elkarretaratzea. Bilbon, ordu berean, Arriagan egin dute deialdia. Bertan Etxerateko bozeramaileak eta istripua jasandako biktimak izanen dira.