
Helmugara iritsi den bost txirrindularik osatutako talde batean azkarrena izan da Valverde (Movistar), eta haren atzetik, denbora berdinarekin, sartu dira Rigoberto Uran kolonbiarra (Cannondale), Romain Bardet frantziarra (AG2R), Louis Menitjes hegoafrikarra (UAE Abu Dhabi) eta Michael Woods kanadiarra (Cannondale).
Alberto Contador (Trek) seigarren postuan iritsi da, hiru segundura.
Azken kilometroan erori egin da Samuel Sanchez (BMC), etapa garaipenarengatik borrokan ari zela. Ion Izagirrek (Bahrain Merida) eta Sergio Luis Henaok (Team Sky) hamabost segundu galdu dituzte.
Lidergoan zegoen David de la Cruz txirrindulari katalanak (Quick Step), 22 segundu utzi ditu helmugan.
Azken sei kilometroetan salbu, ez du apenas aipatzekorik utzi bosgarren etapa honek. Bukaerako zatian, Matsariatik igo dira Arratera, tarteka %15eko desnibelarekin.
Espero zen bezala, bihar, larunbatarekin, erabakiko da Itzulia, azken etapako erlojuaren aurkakoan. Eibar inguruan ibili beharko dute txirrindulariek, 27 kilometroko erlojupekoan. Lehen 7,5 kilometroetan Elgeta igoko dute, ondoren 3,5 kilometrotan jaitsiera zail bat izango dute aurretik eta, azkenik, 16 kilometro izango dituzte trebeenek.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
