
Aitor Olaizola preso donostiarra gaur goizean geratu da aske Darocako espetxetik eta han zituen zain senide eta lagunak.
Olaizolari sei urteko espetxe zigorra ezarri zion espainiar Auzitegi Gorenak, Segiko kide izatea leporatuta. Berarekin batera beste zazpi lagun kondenatu zituen, eta horietako sei, Olaizola barne, Donostiako Bulebarrean duela lau urte osatu zen Aske Gunean atxilotu zituen Ertzaintzak. Oier Lorente, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi, Adur Fernandez eta Ekaitz Ezkerra dira Olaizolarekin batera preso eraman zituztenak. Mila lagun inguruk gaua igaro zuten Aske Gunean gazte horien atxiloketa eragozteko eta Ertzaintzak haien inguruan herri harresia osatu zuten pertsonak banan-banan arrastaka atera behar zituen atxiloketak burutzeko. Gogor oldartu zen eta hainbat zauritu eragin zituen.
Hain zuzen ere, etzi beteko dira lau urte atxiloketa haietatik.
Fernandez eta Lorente, datozen egunetan
Datozen egunetan Adur Fernandez (hilaren 23an) eta Oier Lorente (hilaren 26an) ere aske geratzekoak dira.

Zazpi euskal gazte dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak: «Euskara gara eta hemen gaude!»

Garzón, el juez que desoyó cientos de denuncias de tortura, preside la ‘Comisión de la Verdad’

Fallece el expreso Jon Bilbao Moro, que pasó casi 29 años en una decena de prisiones españolas

Vuelco en la Ertzaintza al ganar Euspel, el único sindicato que no firmó el convenio con Lakua
