
Luzimendu gehiegirik gabe baina oso partida serioa jokatuta, Iñaki Artola Buruz burukoaren final laurdenetan arituko da Iker Irribarria txapeldunaren aurka, Unai Lasori 22-13 irabazita. Etxetik ideiak oso argi zituela kantxaratu da gipuzkoarra, etengabe pilota ezker ormara arrimatuz Unai Lasoren airezko defentsa deuseztu du eta hasiera orekatu baten ostean, alde nabarmena hartu du markagailuan 20-5.
Ezkerrez kanpora bidalitako gantxo baten ostean eten da alegiarraren bolada ona eta Unai Lasok ez du amore eman. Ordura arte baino gehiago arriskatu eta asmatuz, bereziki bi paretakoarekin, aldea kentzen joan zaio eta apur bat urduritzea ere lortu du 20-13 gerturatuta. Hala ere dena asmatzerik ere ez zuen Bizkarretakoak eta bi paretako bat beheko koltxoira bota du eta hortxe agortu dira bere aukerak.
Debuteko partida irabazteaz harago, arratsalde bikaina izan da Artolarentzat, inolako minik ez baitu sentitu ukondo zein sorbaldan eta Irribarria txapeldunari aurre egiteko prest da.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
