
Hilaren 15ean 9.30ean izango du epaiketa Manu Azkaratek Donostiako epaitegian eta ohi ez den bezala epaileak Martuteneko espetxera eramateko agindu eta ez Zaballakora, ohikoa den moduan. Apirilaren 11an Zaballara eraman zuten preso tolosarra Donostian epaitua izateko, baina epaiketa atzeratu zenez berriz Alcala-Mecora eraman zuten.
Senideek salatu dutenez, apirilaren 29an atera zuten Alcala-Mecoko espetxetik eta Valdemorora lekualdatu zuten. Bertan, bost egun izan da ingresoen moduloan. Gaixotasun larri bat pairatzen badu ere Azkaratek ez du inolako arreta medikurik jaso bost egun horietan. Honekin batera, ezin izan du familiarekin komunikaziorik izan. Igandean Martutenen bisita izatea programatuta dago.

Sports
Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

Basque Country
La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

Basque Country
La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Health
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Basque Country

