NAIZ
ERRENTERIA

Errenteriako lau gazteen askatasuna eskatzeko elkarrertaratzea egin dute

Errenteriako lau gazteak Iruñean atxilotu zituztenetik sei hilabete pasa direnean, elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako herri honetako plazan. Lau gazteak askatzea eta haien kontrako aurkezturiko akusazioa «terrorismoa» ez izatea eskatu dute beste behin.

Errenteriako plazan egin dute elkarrertatzea. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Errenteriako plazan egin dute elkarrertatzea. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

«Iruñeko kartzelan preso daude sei hilabete hauetan Asier, Endika eta Ruben gazteak; laugarrena, adingabea, Adingabeen Fiskaltzan deklaratzen izan zen ekainean», gogoratu dute gazte hauen gurasoen ekimenez eratutako Etorkizunaren Alde plataformako kideek. Ehunka lagun elkartu dira gau egin duten protesta honetan

«Auzitegi Nazionalak bere gain hartua du kasua, Auzitegi Gorenak ekainaren 14an hala erabakita, terrorismo delitua izan daitekeelakoan. Aurretik, ordea, apirilaren 11n, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatzia zuen gertaerak ezin direla terrorismo gisa kalifikatu eta Iruñeko auzitegi arruntean epaitzekoak direla», nabarmendu dute elkarretaratzean deitzaileek.

Martxoaren 11an atxilotu zituzten Iruñean

Gauzak horrela bi aldarrikapen egin dituzte gaur Errenteriako plazan burutu den kontzentrazioan. Alde batetik, Iruñean joan den martxoaren 11an izandako gertakariak ezin direla terrorismotzat jo nabarmendu dute. Errepresioaren aldeko mobilizazioa baten ondoren Polizia espainolaren kontrako izandako istiluen ondoren atxilotu zituzten Errenteriako lau gazteak.

Honekin batera, lau gazteak aske izateko ere eskatu dute Errenterian egin den elkarretaratzean bildutakoek.