Igandean Katalunian egingo den erreferendumaren harira, Euskal Herritik lagun ugari gerturatzea espero da. Hau dela-eta, Gure Esku Dagok hainbat gomendio zabaldu ditu bertaratuko diren guztientzako.
Gogora ekarri dute «urriaren 1a ez dela Diada eguna». Hau da, «ez goazela jai girora». Babesa eta elkartasuna adierazteko eguna dela azpimarratu dute.
Era berean, Kataluniak eta herritar katalanak erakusten ari diren jarrera berarekin joateko deia egin dute: «Giro lasai, alai eta baketsuan». Ildo beretik, «tensio uneak» egonen balira, modu baketsu horretan erantzutearen garrantzia adierazi dute. «Probokazioetan erori gabe».
Igandean kataluniarrek euren etorkizuna erabakitzeko aukera dute eta hau argi izateko beharra nabarmendu du Gure Esku Dagok. «Kataluniako herritarrak dira protagonistak. Euskal Herritik goazenak gure presentziaren bidez elkartasuna adieraztera mugatuko gara».
Azken asteetan, sare sozialen emaria izugarria bilakatu da. Txoko guztietan dago kamera edo mugikor bat. Baina emari guzti horren artean albiste edo informazio faltsuak zabaltzearen arriskua ere handia da. Honen aurrean «informazio fidagarria bakarrik» zabaltzea eskatu dute, eta horretarako «iturri ofizialetara jotzeko» gomendioa luzatu.
Azkenik, Euskal Herrian geratuko diren guztiei «demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde» larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin die Gure Esku Dagok.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
