
655 bertsozale elkartu dira gaur arratsaldean Zallako Mimetiz pilotalekuan. Oholtzan sei bertsolari elkartu dira, lau emakume eta bi gizon. Ez da txapelketan horrelako proportzioa ematen den lehen aldia, baina bai egoera ez ohikoa eta oso ederra. Saio ona izan da, tontor nabarmenekin, bertsolariak adina bertsozaleak gozatzen dituen horietakoekin. Azkenean, Miren Amuriza gailendu da, 700,5 punturekin. Amurizak finalerdietarako zuzeneko txartela lortu du, oso goitik jositako saio baten ordain justuan. Gainerako bertsolarien puntuazioa: Jone Uriak, 662 puntu; Odei Barrosok 650; Onintza Enbeitak, 640,5; Eneko Abasolo “Abarkas”ek 615,5 eta Oihane Pereak, 591,5 puntu.
Hurrengo hitzordua bihar, igandea, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Arratsaldeko bostetatik aurrera bertsotan arituko den seikotea: Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal. Txapelketa Nagusia badoa aurrera geltokiz geltoki.
Gaurkoa moduan, biharko saioa ere NAIZen bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izanen da, Bertsoa.eus atariari esker.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
