
Gasteizko Legebiltzarrean EAJk, EH Bllduk eta Elkarrekin Podemosek adostutako adierazpen batean, Auzitegi Nazional espainolak Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez baldintzarik gabe eta «arrazoi politikoengatik» atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman izana salatu dute.
Fiskaltzaren irizpideari jarraiki, Cuixart eta Sanchez espetxera bidali zituen atzo Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak.
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) eta Omnium Culturaleko presidenteei eta, oro har, Kataluniako jendarteari babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, biak «berehala» aska ditzatela galdegin dute.
Era berean, Estatu espainolari eskatu diote «oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik».
Azkenik, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek berretsi dute Kataluniak, «Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza


