
Bizkaia pilotalekua leporaino beteta eta dirua Mikel Urrutikoetxearen alde. Gisa horretan jarri du pilota jokoan Jokin Altunak. Hortik aurrerako, emozio eta tentsioz beteriko neurketa, goia jo duen partida, gehiago eskatu ezin zaion finala.
Altunak erakustaldia emanez ekin dio finalari. Ezker zeharra, bi paretak, txokoan utzita... Konturatzerako 1-6 zen aurretik markagailuan. Partida txarrik egin gabe, lotuta ikusi da zaratamarra, tantoak amaitzerakoan zailtasunak erakutsiz.
7-7 izan da neurketako lehen berdinketa, eta ordutik aurrera berdindua joan da guztia, bai jokoa bai markagailua ere. Altunak huts asko egin ditu baina –bederatzi guztira–, eta une batez neurketak alde egin diola ematen zuen, batez ere Urrutikoetxea 14-10 aurreratu denean. Amezketarrak, baina, ez du etsi eta markagailuan atzetik joanik ere partidan sartu-sartu eginda jarraitu du.
18-18 jarri ostean emozioak sabaia jo du. 18-19 aurreratu da Altuna, 20-19 Urrutikoetxea eta 21-20 Altuna bueltan. Zaratamoztarrak 21-21ekoa ere jarri du. Hasierako txanpona botatzerakoan bezala zegoen neurketa. Batak ala besteak irabazi zezakeen. Eta zoriak txapela Altunaren aldera erortzea ebatzi du.
21 urte eta profesional mailako lehen txapel handia eskuratu du amezketarrak. Baina izan du polemikarik ere neurketak: Urrutikoetxearen pasa bat buena emanda, errepikatu beharreko tanto bat errepikarazi dute Altunaren alde, zaratamarraren pilotakada batek amezketarraren bizkarra jo duenekoa...
Kontuak kontu, final handia jokatu dute bi pilotariek igande honetan Bizkaia pilotalekuan.

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo
