
Azken emaitzak ez zituen onenak, baina txapelketarekin batera itzuli da Beñat Rezusta onena. Elezkano ausart batek lagunduta, partida osoa jokatu dute bergararrak eta Zaratamokoak eta eurena oso txukun eginda, txapelketako lehen puntua eskuratu dute.
Tolosako partidak hasiera oso orekatu eta berdindua izan du, kosta egin zaio Rezustari atzean agintzea eta tantoak luzatu egin dira. Hala ere, Iker Irribarriak ez du batere zorterik izan errematean. 7eta 3korako hiru txapa eta sakez falta bat eginak zituen aramarrak eta kalte egin dio honek konfiantzan. Txispaz eta ondo ikusi dugun arren, errematean kosta egin zaio gantxoa gurutzatzea eta tantoa bukatu ezinik ibili da.
Gauzak horrela, 13-3 aurreratu dira Elezkano eta Rezusta, partida erabat hautsiz. Rezustak gora egin du nabarmen, eskuinez ere pilotakada izugarri bat behintzat jo du eta ez dte inoiz euren garaipena kolokan ikusi, urdinek markagailua amaieran zerbait itxuratu duten arren 22-15.

Anulado el decreto del euskara en el sector público, a demanda de Vox y por cuestión de forma

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

El Ayuntamiento de Zestoa condena la «brutal» agresión a una persona durante las fiestas

De los «bobbies» de Garaikoetxea al «búnker» de la Brigada Móvil, ¿hay vuelta atrás?
