
Ukaezina da Jokin Altuna joko bolada izugarri batean dagoela eta momentu horri etekina ateraz, garaipen bikaina eskuratu dute amezketarrak eta Martijak, bide batez sailkapeneko lidertza eskuratuz.
San Andres esguneko partidak hiru zati oso nabarmen izan ditu. Hasieran Jokin Altunak nahi izan duenera jokatu dute. Amezketakoak ondo ikasia ekarri du lekzioa eta jokoan asko sartuz, eta zabala asko bilatuz, partida aurreko koadroetan jokatu da eta hor bere kalitatea nagusitu da 2-10 eta 3-11 aurreratuz.
Gorriak, ordea, ez zeuden partidari ihes egiten uzteko eta lanaren poderioz, markagailuan gerturatzea lortu dute, hori bai, lan asko eginaz, Rezustak ezin izan duelako Martija nahi bezala dominatu. Altunak ere, lehen zati horretan egindako esfortzua nabaritu du eta kale batzuk ere egin ditu eta bi tantura gerturatu dira 11-13.
Baina eurek ere ez dute izan partida hausteko hainako materialik, huts dezente bildu dituzte, atzelariak esaterako hiru sake utzi ditu eraman gabe ia jarraian eta urdinak ia zuzenean joan dira 22. kartoira.

Tres hombres fallecen en la playa de Zurriola, el pantano de Allotz y las piscinas de Barakaldo

Etxebarria rectifica y pide perdón a Kerejazu tras criticar su discurso sobre el 3 de Marzo

Preocupación por algunos episodios de agresiones y amenazas a veraneantes vascos en Laredo

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia
