Oraindik ere badituzte hobetzeko gauzak, baina azkenaldiko gorakadari segida emanaz, txapelketan bizirik jarraitzen dute Ezkurdia-Zabaletak, euren laugarren puntua eskuratuta. Gaurkoarekin, laugarren postua puntu bakarrera geratu zaie, –aurretik dituzten Asegarceko bi bikoteak oraindik jardunaldi honetan jokatzeke daude– eta txapelketa beste era batera ikusten dute.
Atzelarientzat egokiagoa den Mungiako pilotalekuan, Ezkurdia-Zabaletak piloteoan izan duten nagusitasuna baliatu dute partida aurrera ateratzeko. Oso indartsu hasi dira Sakanakoak eta Zabaletaren joari esker 5-1 aurreratu dira.
Ohituta daude Altuna III.a-Martija gauzak kontra dituztela jokatzen eta partidari ez diote inoiz aurpegia galdu. Amezketakoak jokoan sartzeko aukera gutxi izan eta gainera txaparekin hasarre xamar aritu den arren, euren pilota jokoan jarri dutenean 15-14 ere gerturatu dira.
Hala ere, egindako esfortzua ordaindu egin du Martijak azken aldera, Ezkurdiak ere errematean asmatu du eta beharrezko garaipena eskuratu dute.

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol

Hallado el cadáver de una mujer en la ría de Bilbo
