
Gauzak oso argi geratzen ari dira Binakako txapelketan eta, aparteko ezustekorik ezean, nahiko argi geratu da zein lau bikotek jokatuko dituzten finalerdiak Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Tafallan lortutako garaipenarekin.
Eretako frontisean agertutako hezetasunak ere ez du asko lagundu, baina partida eskasa izan da gaur Tafallan jokatutakoa, egindako hutsek askoz gehiago baldintzatu baitute partida bukatutako tantoek baino. Espero zen bezala, Ezkurdia-Zabaletak hartu dute partidaren agintea hasiera-hasieratik ordezko gisa aritu diren Artola-Ibai Zabalaren aurka.
Nafarrek asko jo dute eta erritmo gogorra jarri diote piloteoari, baina ez dute nahi bezalako zulorik ireki amaiera aldera arte, batez ere atzelari gorriak bildutako hutsengatik. Pentsa, partida erdirako lau berdinketa egon dira, azkena hamarnakoa eta urdinen tanto guztiak aurkarien hutsei esker heldu dira.
Hortik aurrera, ordea, Jose Javier Zabaleta partidan sartu da, partidako onena izan den Ezkurdiaren laguntzaz Ibai Zabala paretaren aurka zigortzen asmatu dute eta hortxe amaitu da dena, nahiz eta urdinek susperralditxo bat izan. Aspaldi jokatzeke egotea nabaritu du Artolak errematean, baina bere bizkartzainari bezala, lanik egin ez izana ezingo die inork leporatu Urrutikoetxea-Galarzaren ordezkoei.

Familias de Sestao presentan quejas por la visita de un campus infantil a la Guardia Civil

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo

Lakua intenta recoger cable después de que la consejera Pedrosa señalara a dos correctores

Un investigador vasco halla una traducción inédita de Tolkien en una biblioteca de Oxford
