
Espero bezala, aitzakiarik ez da izan materialarekin Bilbon jokatuko den Binakako Txapelketako finalaren atarian eta lau finalistak prest agertu dira datorren igandean euren onena emateko. «Beraienak apur bat desberdinak dira, bote gehixeago hartzen dutenak, gureak azpitik gehiago ibiltzen direnak, baina denak jokatzeko egokiak», aipatu du Joseba Ezkurdiak.
Beñat Rezusta, bere aldetik, pozik agertu da aurkitutakoarekin: «Eskuan ondo sartu zaizkigun pilotak aukeratu ditugu, eurenak bi oso antzekoak dira eta bat irteera gutxiagokoa, baina jokatzeko arazorik gabeak», adierazi du. Pisuei dagokionean, nafarrek 105,8; 106,5 eta 106,6 gramotako pilotak aukeratu dituzte eta Elezkano-Rezustak, aldiz, 106; 106,2 eta 106,7 gramotakoak.
Sakanakoak jokoz euren momenturik onenena heltzen dira finalera, baina aurreko hiru partidak galdu eta gero, urdinei jarri diete faborito papera. Zaratamokoak eta Bergarakoak, ordea, ez diote horri jaramonik egiten eta «gure jokoan» baino ez omen dute pentsatzen. Badakite partidaren zati handi batean defendatzea tokatuko zaiela, «baina gure aukera dugunean erasora pasa beharra daukagu, defentsan bakarrik ez dago txapela irabazterik».

Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

30 urteko borrokak aurrera jarraitzen duela argi utzi du Jaizkibelek

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren
