
Euskal Herri osoan batera egingo da, baina herriz-herri antolatzen ari da «11 egun euskaraz» lelopean antolatzen ari den ariketa. Bertan, «ahobizi» eta «belarriprest» rolak jokatuko dituzte parte hartzaileek. Horrela, «ahobiziek» 11 egun horietan euskara ulertzeko gai diren guztiei euskaraz zuzentzeko konpromisoa hartuko dute, eta «belarriprestek» euskaldun guztiei adieraziko diete beraiei euskaraz hitz egiteko.
Miren Dobaran Lakuako Hizkuntza sailburuordeak entitateen konpromisoaren garrantzia azpimarratu du: «Euskaraldia arrakastatsua izan dadin, ariketa sozial honek hainbat bidelagun behar ditu. Hiztunak aktibatzeko aliatuak behar ditugu, eta gaur gurekin dauden entitateek norabide horretan lagunduko gaituzte», adierazi du.
Eta entitateek konpromiso hau berretsi dute. «Herritarrei bidea erraztuko diete beren eremuan ahobizi eta belarriprest gisa hizkuntzaren erabileran urratsak eman ditzaten. Horretarako ekimenaren zabalkundea egin, kideak aktibatu, eta ariketa egiteko baliabideak eskainiko dizkiete», azaldu du. Arrate Illaro, Euskaltzaleen Topaguneko kideak.
Bide beretik, «elkarlanaren garrantzia» azpimarratu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak: «Euskaraldia batasun eta elkarlan horren adierazpen bat da. Denak batera helburu berdina lortzeko».
‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ proiektuan parte hartuko duten entitateek langile, bezero eta bazkideei parte hartzeko gonbitea egiteko konpromisoa hartu dute

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

