Goizero, etxeko txikienen gozamenerako, Iruñeko kaleak zeharkatzen dituzte bertako erraldoi, kiliki eta buruhandiak. Umeentzako superheroiak diren pertsonai hauek baina, badira ere helduen gustukoak eta maiz ikusi ahal ditugu elkarrekin dantzan eta kantuan.
Bideo eder honetan Braulia handia ikusi dezakegu, inguratzen duten ehunka ahotsek abesten duten ‘Ikusi mendizaleak’ kantaren erritmoa jarraituz.
Nafarroako kultura, tradizioak eta lurraldeko sekretuak aletzen dituen Nafarrak blogak partekatu Braulia handiaren bideoa Facebooken, eta dagoeneko 200 aldiz partekatua izan da.
Aurten gainera, Braulia dugu, Toko-Toko erraldoiarekin batera, sanfermientako irudiaren protagonista.

World
«La IA podrá hackear todo» y «matarnos a todos»; alerta dramática de un ingeniero de Anthropic

Basque Country
Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

Basque Country
Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

Basque Country
30 urteko borrokak aurrera jarraitzen duela argi utzi du Jaizkibelek

Basque Country