
Mugak Zabalduz karabana Italiara abiatu da «politika xenofobo erailtzaileak eta elkartasunaren kriminalizazioa» salatu asmoz. Hirugarren urtez jarraian, penintsulako 100 erakundek baino gehiagok bat egin dute, gaur martxan eta hilaren 22ra bitarte luzatuko den martxan, «Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla» zabaltzeko.
Karabana antolatzen duten hirugarren urtea da hau. 2016an, Karabana Grezian izan zen, non «Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko lotsaren ituna» salatu zuten. Era berean, «joan etorri segurua zein harrera duina» aldarrikatu nahi izan zuten Siriako gerratik ihes egiten zuen ororentzat. Iaz, aldiz, Melillan, «Europara heldu bezain lasterreko itzulketak, kontzertinadun hesiak eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak» salatu zituen, bai eta «joan etorrian dauden emakumeek jasan beharreko indarkeria, mugen arteko langileen esplotazioa eta Marokorekin mugak esternalizatzeko akordioak» ere.
Gaur, 300 lagun inguru autobusez atera dira, Italiako hegoaldea helburu, Euskal Herritik eta Estatuko beste hainbat lekutatik. Euskal Herrian, Gasteiz eta Bilbotik ere atera dira hainbat lagun autobusez, hasieran behintzat, hainbat txirrindulari, bizilagun eta solidarioren babesa ere jasota.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»



