
Hondarribia, Orio, Zierbena, Santurtzi, Urbaibai. Hoiek gaurko Getxoko estropadako lehen bost postuak bata bestearen atzetik. 11 segundora sartu da Orio, 16ra Zierbena, 21era Santurtzi eta 22 segundo galduta gaur Eusko Label Ligan orain arte indartsuen agertu den Urdaibai.
Pasa den asteko Hondarribiaren 5. postuak min eman zien gipuzkoarrei eta gaur kendu dute arantza irabazi eta Urdaibairi tartea aterata. Gainera, sailkapen nagusiari begira zazpi puntuko aldea dute orain euren alde bizkaitarrek eta beraz lehia estutzeko modua egon badago.
Getxoko Ikurriña etxera!! GO fit Hondarribia garaile Getxon!!
— Hondarribiarraun (@HondarribiaAE) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
La Ikurriña de Getxo a casa!! GO fit Hondarribia vencedora en Getxo!!
Mikel Orbañanosek balio berezia eman dio gaurko garaipenari, «emaitza txar batetik getzoen», azpimarratuz. Pozik zen eta arraunlariei eskaini die garaipena, «asko merezi dute».
Gaurkoarekin pozik geratu diren besteak Santurtzikoak dira. Laugarren egin dute gaur eta beraz igande honetako estropadan etxean arituko dira, Santurtxiko XXXIX. banderak itxiko baitu ligako asteburu hau.

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

Una correctora corrobora que el sistema es «muy garantista» y se puede «sacar un cero y menos»

EHUko errektorearen aurka esandakoak zuzendu ditu Antxustegik (EAJ): «Hanka sartu nuen»
