NAIZ
GETXO

San Juanentzat Getxoko Euskotren ligako estropada ere

Ez da sorpresarik izan eta San Juan izan da gaur ere nagusi Euskotren ligako Getxoko estropadan. Lau segundora iritsi da Orio eta 18ra GU-Arraun. Hondarribia izan da laugarren 28ra. 

Getxoko ikurrinan ere San Juan izan da nagusi Euskotren ligan. Denborei dagokionez ere aurreko aldietan ikusten ari garenaren neurriko diferentziak lortu dituzte pasaitarrek. Orio bigarren izan da 4 segundora eta GU-Arraun hirugarren 18 segundora. Hondarribiak 28 segundo galdu ditu.

Sailkapen nagusiari dagokionez 36 puntu ditu San Juanek eta 27 Oriok. GU-Arraun 15 punturekin da hirugarren eta Hondarribia 12 punturekin.