
Iritsi da Tourra Parisera; iragan dira 21 egun txirrindulariek lehen pedalkadak eman zituztenetik. Esprinterren ohiko agertoki da hiriburu frantziarra, eta pronostikoek es dute hutsik egin aurtengo edizioan ere.
Hala, Kristoff norvegiarra nagusitu da Parisko helmugan, Degenkolb eta Demareren aurretik. Izan da erasorik azken kilometroetan, baina pelotoiak motzean lotu ditu ausart jokatu duten txirrindulariak –Politt, Oss eta Lampaert–, esprinta ziurtatuz. Sagan, maillot berdearen jabea, zortzigarren izan da igande honetako etapan.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Geraint Thomas galestarra gailendu da. Poltsikoratzen duen lehenengo Tourra du Thomasek, baina zazpi urtean seigarrena du Sky talde britainiarrak. Gainera, bigarren txirrindulari bat ere sartu dute podiumean: Chriss Froome hirugarren postuan. Tartean, Tom Dumoulin herbeheretarra sartu zaie Sky-ko txirrindulariei.
Mikel Landa izan da sailkapen nagusiko lehen euskalduna. Zazpigarren postuan sailkatu da murgiarra, baina ez da kontent izango egindako lanarekin. Sailkapenean atzerago amaitu izanagatik ere, gertuago izan dute etapa garaipena Ion eta Gorka Izagirre eta Mikel Nievek; guztiek amaitu dute etaparen bat bigarren postuan.
Gainerako sailkapenei dagokienez, Julian Alaphilipperentzat izan da mendiko maillota; gazteena, berriz, Latour frantziarrak irabazi du.
Errepasatu Tourrak utzi dituen emaitza eta sailkapen guztiak NAIZen webgune berezian.

Las autoridades de Nepal y Tíbet elevan a 1.400 las personas desaparecidas por la inmensa riada

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

La huelga de técnicos condiciona una Aste Nagusia modificada para salvar el concierto de ETS

Tres hospitalizados y más de 40 heridos al explotar los cohetes de fiestas de Noain



