
Agerraldia egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Gernikako Arbolaren aurrean. Bertan, Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidagai den estatus politiko berriaren inguruko bere iritzia plazaratu du.
Zentzu horretan, zehaztu du gaur arte lortu diren akordioekin aurrera egiteko konpromisoa dutela, baina zehaztuz: «Aurretik onartutako irizpideak eta oinarriak errespetatuz». «Euskal herritarrek beren eskubide nazionalak eta sozialak izatea bermatzea ekarriko duten eta beharrezkoak diren akordioak lortzeko bere borondateari eutsiko dio EH Bilduk», gaineratu du.
Erabakitzeko eskubidea da Otegiren iritziz euskal jendartea ardazten duen elementua: «Gure bizitza politikoaren, sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren gaineko kontrola izateko aukera ematen digu eskubide horrek». «Erabakitzeko eskubidea errespetatzea gure herria errespetatzea da», azpimarratu du.
Zentzu horretan, nabarmendu du EH Bilduk ez duela ez betorik ez inposiziorik onartuko: «Baietz esaten diogu akordioari, baina irmotasun berberaz esaten dugu ez dugula betorik ez eta inposiziori onartuko».
«Agortua» dagoen autonomien eredua gainditzea da EH Bilduren asmoa. Hala, «erantzukizunez eta eskuzabal» jokatzeko deia egin die eragile politiko, sindikal eta sozialei: «Garai berria bizi dugu. Duela urte batzuk ezinezkoak ziruditen akordioak posible dira orain».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

