
Espinosa sargentua du protagonsita nagusi ‘Alpha. The Right to Kill’ filmeak, Sail Ofizialeko lehian Brillante Mendozak aurkeztutako lanak. Duterte presidentearen polizia eta droga trafikoa nahasten ditu filmean, ustelkeria ardatz nagusi hartuta. Irudi itxiak, mugimendu handikoak eta oso errealistak erabiltzen ditu Mendozak bere lanean, dokumental izaera laztantzen duen fikzio bihurtuz. Atxiloketak, hilketak eta droga salerosketak erakusten dira Espinosa sargentuaren bizitza ardatz duen obran.
«Poliziek ez zuten gidoia osorik ikusi, baina hitz egin nuen Filipinetako Polizia Nazional buruarekin. Eurentzat oso argi zegoen asmoa zein zen. Egia da kolaboratu dugula benetako poliziekin, filmean agertzen diren gehienak benetakoak dira eta eurek konprobatu ahal izan zuten bertako eztabaida eta bertan agertzen ziren elkarrizketak ondo zeudela. Horrek lagundu digu filma egituratzen», esan du zuzendariak hedabideen aurrean.
Netflixerako egindako 'Amo' telesailetik eratorria da orain Donostian aurkezten duen lana, eta bietan protagonista bera erabiltzen du, Allen Dizon. «Nik neuk ere ikerketak egin behar izan nituen, batez ere ‘Amo’-ko rola lantzeko. Bertan ere polizia lana izan nuen eta ‘Alpha’-n ere pertsonaia berdina daukat. Polizia ustela naiz eta nire egunerokotasunean erabat kontra nago. Iritzi desberdina izanik gogorra izan zen hasieran eta erronkatzat hartu nuen ‘Alpha’ filmean parte hartzea ere», nabarmendu du aktoreak.

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek



