Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho izan nahi du ‘Aralar, mundua leku den lurra’ dokumentalak. ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak elkarlanean eginiko filma da eta Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregik osatzen dute zuzendari taldea. Musika, ostera, Pello Ramirezek egin du.
Filmak bi ardatz nagusi ditu, adituen ekarpenak batetik, eta mundu oniriko bateko pasarteak, bestetik.
Estreinaldia datorren urriaren 18an izango da Donostiako Principe zinema aretoetan.
Dokumentala kalitate handian produzitutako lana denez zinema areto handietan eskainiko dira lehen emanaldiak. Donostiako estreinaldiaren ostean, ondorengo egunetan eta asteetan beste hainbat zinema eta aretotan ikusteko aukera izango da: Beasain, Ordizia, Iruña, Tolosa, Zumarraga, Bilbo edota Hazparnen, adibidez. Herrietako antzoki nahiz areto txikietan ere ikusgai egongo da etorkizunean.
Geologiaz, uraz edota fauna eta floraz mintzatuko da dokumentala aditu ezberdinen ahotik. Bestetik, atal tekniko horiek lotu eta gidatuko dituen fikziozko istorio bat izango da ikusgai.
Dokumentala jendarte osoari zuzenduta dagoen arren, Aralarrekin nolabaiteko erlazioa duten pertsona guztiei filma ikusteko dei berezia egin diete egileek, tartean, mendizaleak, bertan lanean diharduten abeltzainak, ikerlariak, naturzaleak eta arduradun politikoak.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
