
Sekulako partida jokatu gabe irabazterik badagoela frogatu du igande arratsalde honetan Tolosako Beotibarren Danel Elezkanok. Horretarako, baina, aurkariaren ‘laguntza’ behar da, eta Iker Irribarriak ez dio muzin egin horri.
Jakina da aramarrak ez duela Lau eta Erdikoa gustuko, eta nabarian geratu da hori gaur. Kantxan jarri ezinean aritu da neurketaren zatirik handienean, kabituko ez balitz bezala, pilota luze, gora edo zabalera bidaliz.
Nonbait, txapelketan jarria zuen esperantzak eragindako presio eta urduritasunak gain hartu dio Irribarriari, eta erraztasun handiak eman ditu, batez ere defentsan. Galdutako pilotetan eman den ikaragarrizko diferentziak zeresan handia izan du azken emaitzan.
Egin ditu tanto onak ere aramarrak, neurketan sartzeko aukerak zituela iradoki zain dutenak, baina ikaragarri galdu du; sakeari erantzuten ere ikaragarri gaizki aritu da. Elezkanok, bere aldetik, eta inolako meriturik kendu gabe, egoki jokatu du, defentsa bikaina erakutsi eta aukera gutxi emanez. Hasiera-hasieratik jarri da markagailuan aurretik eta ez du inolako momentutan abantaila hori zalantzan jarri.
Hala, bera arituko da Lau eta Erdiko final laurdenetako ligaxkan. Aurkari izango ditu Joseba Ezkurdia, Erik Jaka eta Victor Esteban.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
