
Mikel Urrutikoetxeak eskuratu du Lau eta Erdiko txapelketako hirugarren postua, Oinatz Bengoetxeari Tolosan tanto bakarraz irabazi ostean (22-21). Bide batez, datorren igandeko finalistetako batek minik hartuko balu, Zaratamokoak jokatuko luke Navarra Arenan.
Baina hortik harago, Binakakoa hasi bezperetan, bizkaitarrak erakutsi du uda guztian geldirik izan duen gaitza atzean utzi duela eta bere sasoirik onenera bueltatzen ari dela. Beharko gainera, ligaxkako lehian bezala, partida orekatua eta gogorra irten baita. Lekunberrin duela hilabete jokatutako lehian fisikoki behera egin bazuen, gaur Beotibarren ez zaio halakorik antzeman, esaterako bere burua zabalean lurrera botaz 16-20koa lortu duenean.
Eskura jarri zaio garaipena hurrengo tantoan epaileek sake-errematean buelta eman nahi ez–lehenago Urrutiri eman diote dudakoagoa zen batean– eta bost tantotako aldea lortu duenean. Hala ere leitzarrak ez du etsi eta arriskatutakoan aurretik izan ez duen zortea lagun, partida berdintzea lortu. Azken errestoan, ordea, pilota ezkerparetan bihurritu zaio eta garaipena Urrutikoetxeak eraman du.

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
