Esango nuke sarri eskatu izan diogun pauso hori, bere buruan sineste hori, eman duela Josebak. Binakako txapelarekin eman zuela esan du askok, baina hor beti dago alboan izan duzun laguna eta handia izan zuen, baina oraingo hau banaka eta halako final batean lortzeak, poz izugarri batez harago, beste gauza asko emango dizkiola uste dut. Pasatako une txar askorekin akordatuko da orain eta merezi zuen.
Halako final batean, bi pilotariak etxekoak dituzunean, irabazlearengatik poza eta galtzailearengatik pena sentitzen duzu, baina partida bikaina ikusi dugu, eta horrekin geratzen naiz. Bukaerara arte biek izan dituzte irabazteko aukerak eta alde horretatik pozik joan gara etxera.
Partidaren giltzaren bat nabarmendu beharko banu, nik uste hasierak asko markatu duela finala. Egia da Jokinek buelta eman diola, baina horretarako sekulako lana egin behar izan du eta nik uste partida amaieran igarri egin duela. Baina hasiera perfektua egin behar zuen Ezkurdiak eta halaxe egin du. Ikusi da Altunari kosta egin zaiola berak nahi zuen erritmoa jartzea, baina kontua da Josebak ito egiten zaituela. Sarri esaten da Jokin artista dela, baina defentsa ere sekulakoa du, nik esango nuke erasoan duen abileziaren parekoa. Finalean zaudenean irabazi egin nahi izaten duzu, baina nik uste Jokinek ere harro egoteko motiboak badituela.

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

El Athletic se lleva el derbi, marcado por otro polémico penalti (2-1)

