
vEuria izan da Deporrek eta Osasunak Riazorren jokatutako partidaren protagonista nagusi. Putzuz betetako zelai batean, ez da erreza izan baloia jokatzea eta horrek partida markatu du. Bi taldeak saiatu dira baloi luzeen bidez iristen aurkariaren area ingurura, eta horrela iritsi dira aukera nagusiak. Lehena, David Garciak izan du nafarrentzat, baina bere errematea gora joan da.
Etxekoek laster erantzun dute, Baina Ruben Martinez atezainak, Riazorrera itzultzen zen egunean, geldiketa ona egin du. Baloi luzeekin batera, urrutiko jaurtiketekin saiatu dira jokalariak, Roberto Torres kasu.
Borroka asko ikusi da zelai gainean, eta hola iritsi da Deporren lehen gola. Quique Gonzalez Osasunako jokalari ohiak borrokatu egin du, balloia Fede Cartabiari eman dio eta honek Carlos Fernandezekin jokatu du, azken honek gorritxoen atea zulatuz 43. minutuan. Osasunak partida berdindu ahal izan du atsedenaldiaren aurretik, Unai Garciaren jaurtiketa batekin, baina atezainak desbideratu du.
Bigarren zatian berdinketaren bila atera da Osasuna, baina aukerak Deporrentzako ziren. Nafarrek ez dute min egiten asmatu, eta galizarrek, aldiz, bigarrena egin dute 75. minutuan, Osasunaren aukerekin amaitu eta bolada onari amaiera jarriz.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
