
Joxe Mari Lertxundiren oroitzapenak dira Auspoa saileko 336. alearen mamia. Bertsolari aiarra Gipuzkoako Foru Aldundiko langile izan zen bitartean Laurgain etxearen zaindaritza lanak ere burutu zituen 1965. eta 1998. urteen artean eta, hain zuzen, orduko oroitzapenak bildu dituzte “Iragana gogoratuz” izenpean argitaratu den alean. Joxe Mari Lertxundi (1932, Aia) jaioterrian bizi da egun eta atzo, argitalpena aurkezteaz batera, omenaldi xumea egin zioten udaletxean.
Auspoa sailean ezaguna da lehen ere bertsolari aiarra: 1983an “Baso tarteko oiua” (Auspoa 167), 1991n “Igaroari begira” (Auspoa 214), 1994an “Sorlekuaren kezka” (Auspoa 220) eta 1996an “Beti festara begiak” (Auspoa 236) ditu argitaratuak.
Joxe Mari Iriondok burutu ditu argitalpenaren edizio lanak. Haren hitzetan, argitalpen berrian Aiako herriari eta inguruari dagozkion gogoetak eta istorioak bildu ditu Lertxundik: «Bizitzan zehar bere ingurumari hurbilean ezagutu dituen historia eta istorio zahar eta berri interesgarriak jaso eta metatu ditu». Laurgaingo basetxean egindako hogeita hamahiru urteko «gazi-gozoen» gaineko kronika da, Iriondoren hitzetan, Lertxundik argitalpen berrian osatu duena.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
