
Ernai gazte erakundeko kdeek salaketa ekintza sinbolikoa egin dute gaur goizean Cebek, Bizkaiko patronalak, Bilbon duen egoitzaren atarian. Sarrerako atea itxi ondoren, pintura horia bota dute eta «prekarietatea hiltzailea» zioen margoketa egin dute, otsailaren 16ean Bilbon egingo dute manifestazioarako deia zabaltzearekin batera.
Topatu atari digitalean zabaldutako informazioaren arabera, Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan egindako ekintza izan da ostegun goizean egindakoa. Izan ere, Ernaiko kideek azaldu dutenez, iaz 68 pertsona hil zituen prekarietateak eta 2019an bi pertsona hil dira jada. Ildo horretan, gogoan izan dute asteazkenean Nafarroan hildako langile gaztea, Rotten XIII musika taldeko baxujolea zena.
Euskal Herrian Bizi dinamika aurkezterakoan esan zuten bezala, «gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute. Bizi baino biziraun beharrak. Izan ere, enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez harago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan».
Cebek, Bizkaiko patronalaren kontrako salaketa ekintzaz gain, otsailaren 16an Bilbon manifestazio nazionala egingo dutela prekarietatea salatzeko gogoratu dute.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca


