
Pilotazale bati galdetuz gero igandean Tolosan Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena II bikoteen artean jokatuko den partida erabakigarriaren gakoa non egon daitekeen, seguru asko atzelarien arteko kolpe desberdintasuna aipatuko luke. Erantzun logikoa da, baina ez da izaten horren ohikoa protagonistak berak hain argi onartzea.
«Hasiera gorabeheratsua izan zuten Binakako Txapelketan, baina azken jardunaldietan oso bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute, batez ere Julen Martijak atzean. Gakoa piloteoan agintzean egon daiteke», aztertu zuen Jon Mariezkurrena gazteak atzo Beotibar pilotalekuan inolako arazorik gabe egindako material aukeraketan.
Baiko enpresakoek partida arraroa jokatu zuten aurreko igandean Gasteizen, huts garbiek narrastu zuten neurketa, baina Berriozarreko pilotariak berriz ere bere joa erakutsi zuen Albisuren aurrean. Dena beharko du behetik gora argi datozen Altuna III.a eta Martija mendean hartu ahal izateko. Izan ere, Aspekoek azken hiru partidak segidan irabazi dituzte, lau garaipen azken bost neurketetan, eta aurreko larunbatean 8an utzi zituzten Elezkano II.a eta Rezusta liderrak –jada sailkatuta zeuden, hori bai–.
Osagai horiek denak kontuan izanda, iganderako sekulako betekada espero da Beotibarren.
Iruñean ere bai
Egun bat lehenago jokatuko da, larunbatean Labriten, Bengoetxea VI-Imaz eta Ezkurdia-Galartza bikoteen arteko partida. Kasu honetan Joseba eta Ladis dira irabazi beharra daukatenak aukerekin jarraitzeko –Ander eta Oinatz jada aukerarik gabe daude–. Atzo hautatu zuten materiala eta deigarria da Aspekoen pilota batek 106,9 gramoko pisua duela, mugatik hurbil.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años
