
Martxoaren 15eko iluntzean estreinatuko da ikuskizuna, Bilboko Arriaga Antzokian. Gaurko aurkezpenean, Loraldia Festibalaren produkzio arduraduna den Aitor Narbaizarekin batera, Audience taldeko Gaizka Insunzak parte hartu du, artista guztien ordezkari moduan; eta AEKtik, Asier Amondok, Korrika arduradunak.
Korrika kulturalaren programazioan sartu da ikuskizun hau eta, Bilboko estreinaldia eta gero, Euskal Herriko beste lau hiriburutan eskainiko da.
Ikuskizunean Joseba Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko da. Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatzea du helburu. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle bilduko dituzte taula gainean.
Kontzertu poetikoa izango da eta Gure oroitzapenak proiektuan du abiapuntua. Lehendabizi, film bat burutu dute, hamabi zinegilek eginiko film kolektiboa. Ondoren, kantu, testu eta poemen bilduma den disko-liburua. Eta azkenik, Kalaportu ikuskizuna.
Loraldia Festibalaren produkzioa da eta Mireia Gabilondok egin du zuzendaritza artistikoa; Fernando Bernuesek asmatu du eszenografia. Eta oholtza gainean, musikariak, idazleak eta aktoreak bilduko dira eszenan Sarrionandiaren poesia kantu bihurtzeko.
Besteak beste, Audience, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

