«Internazionalismoa Euskal Herri aske, sozialista eta feminista eraikitzeko ezinbesteko arma da. Sistema kapitalista heteropatriarkala suntsitu eta bestelako gizarte eredu bat gorpuzteko anbizioak batzen gaitu munduko beste herrialde batzuetako gazte iraultzaileekin», azaldu dute Gazte Topaguneko antolakuntzako kideek.
Topagunea, besteak beste, nazioarteko esperientzia hauek elkartzeko plaza izango da. Zentzu horretan, nazioarteko kide hauek laguntze «sherpa eta itzultzaile lanak egiteko jendea» behar dutela iragarri dute eta jendarteari zabaldu diote deialdia. Izena emateko esteka ere badute.
Nazioarteko delegaritza hauek mahai-inguru, hitzaldi eta bestelakoetan parte hartuko dute. «Gonbidapen honek munduaren analisi bati erantzuten dio», azpimarratu dute. «Internazionalismoa Euskal Herri aske, sozialista eta feminista eraikitzeko ezinbesteko arma da. Sistema kapitalista heteropatriarkala suntsitu eta bestelako gizarte eredu bat gorpuzteko anbizioak batzen gaitu munduko beste herrialde batzuetako gazte iraultzaileekin. Gazte Topagunea, hauekin guztiekin elkartzeko plaza izango da eta zu behar zaitugu», azaldu dute.
«Euskal gazteria internazionalista da eta 40 urte hautetan egondako gazteak ere internazionalistak dira», berretsi dute.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
