
Iker Irribarria eta Jose Javier Zabaleta finalean izango dira bihar Bilbon Elezkano-Rezustari irabazteko gai badira, euren enpresako Altuna III.a-Martijak, partida ikusgarri batean, Victor-Albisuri 22-19 irabazi ostean. Aurreko astean bezala, Ataungo atzelariak partida ikusgarria jokatu du, tartean gehiegizko pilota batekin, Baikoen joa nagusitu da Labriten, baina partidak amaitzen ez jakiteak finalean egoteko ia aukerarik gabe utzi ditu errioxarra eta goierritarra.
Materialak erabat baldintzatutako partida izan da finalerdietako bigarren jardunaldia zabaldu duena, batez ere bere lehen erdian. Hala, urdinak 1-3 aurreratu diren arren, Altuna-Martijak lehia erabat euren aldera ekarria zutela zirudien 3-10 aurreratu direnean. Buruz buruko txapeldunak erraz amaitu ditu tantoak aukera izan duen bakoitzean eta atzean Martijak ere ondo eutsi dio Albisuri.
Gauzak erabat aldatu dira, ordea, urdinek saskian aurkitu duten pilota bat jokoan jarri dutenean. Lurrean ikaragarri ibiltzen zen, Martija errebote inguruan izan dute, Altuna erabat jokoz kanpo, eta pare bat huts kenduta, ia zuzenean egin dituzte 11 tanto, partida orekatzeko.
Victorrek ere gora egin du konfidantzan eta 16-18 ere aurreratu dira Baikokoak, baina ez dira partida isteko gai izan. Euren huts pare bat eta Altunak momentu beroenetan egindako erremate pare batek Aspekoei eman die garaipena (22-19).

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
