
Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Singularreko ikasleek Harrobia Ikastolarekin, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako merkataritza eta enpresekin batera, LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa aurkeztuko dute ostiral honetan. 11.00etan izango da San Frantziskoko barrutiko areto nagusian (Mariaren Bihotza plazan, Bilbon).
Lehiaketa apirilaren 1ean hasi zen izen emateko epea zabaldu zenean, eta maiatzaren 3an bukatuko da izen emateko epe bukaerarekin eta azken gala ospatuz, non 15 finalisten lanak aurkeztuko diren. Maiatzaren 11n, sari banaketa izango da Bilbo Zaharreko azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan, 12.30ean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimena Bilboko ingurune horren «ikuskera positiboa» bultzatzeko eta auzokideek hiru auzo horietaz duten irudia azaltzeko asmoarekin jaio da. «Bere helburua bai sustapen artistikoa, bai mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea da. Bide batez, zazpigarren artearen eta ikus-entzunezko kulturaren barruan agertzen diren herri sorkuntza berriak erakusteko aukera eman nahi da», argitu dute.
Ekimen hau herritar guztiei irekita dago, eta hiru maila izango ditu: erakundeak, komertzioak eta banakoak. Era berean, «pertsona guztien parte-hartzea errazteko», bai bideo kamera, bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak izan daitezkeela adierazi du LaPalankak.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
