
Martxan da dagoeneko 21. Korrika. Garestik abiatu eta Lizarrarako bidea hartu du dagoeneko. Gero Tutera eta Tafalla pasako ditu, Iruñera heltzeko. Eta bertatik, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatu ondoren, Gasteizen amaituko da.
Jendetza bildu da Mena plazan eta bidea egin behar izan diote Korrikari. Txupinazoaren antza hartu du lasterketaren hasierak. Izan ere, eguraldiaren beldur zenak kezka hori uxatu du, eguzkia lagun izan baitute. Bero handirik ere ez zuen egiten, korrika egiteko giro aproposa, beraz.
Ttipi-ttapa #21Korrika pic.twitter.com/2z2COFxdim
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen politika berri bat aldarrikatu dute oholtzatik. Izan ere, Gares «eremu mistoan» kokatua dago. Inguruko beste herri batzuk «zonalde ez euskalduna» delakoan kokatzen dira. Eskubide hauen bermaren isla bezala Korrikaren laugarren kilometroa eskualdean «eremu mistora» pasatzea eskatu duten alkateek hartu dute lekukoa.
Ilzarbeibar eta Mañeruibarreko 16 herrietako ordezkarien ondoren, bigarren kilometroa Garesko Udalaren eskuetara pasa da. Hirugarrena Zabaltzagain guraso elkartearentzat izan da eta laugarrena, esan bezala, «eremu mistora» pasatzea eskatu duten alkateentzat. Ondoren, Garesko ezker abertzalea, Garesko gazte asanblada, Artazu, Izarbeibarko Mankomunitatea, Garesko eskolako irakasleak, Emun euskara taldea... eta abar luze bat. Denok euskaren alde korrika.

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La Diputación de Araba defiende pero no explica el nombramiento de un asesor de Solaria
