
Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:12ean eta Arrigorriagako helmuga 17:18 eta 17:42 bitartean zeharkatzea aurreikusten da. Beste behin ere, ihesaldiaren eta gizon azkarren taldeen arteko lehia ikus genezake, bihar eta etzi protagonismoa igotzaile eta sailkapen nagusiko txirrindulariei uzteko.
Hala ere, atzoko erorikoek ere garrantzi berezia izan dezakete. Atzo lurrera joan ziren bai Julian Alaphilippe, bai Michal Kwiatkowski ere eta haien taldeak (Deceuninck eta Sky) izan ziren esprinta bermatzen indar gehien xahutu zituztenak. Patrick Bevin (CCC), Itzulia lehiatzera etorri diren txirrindulari azkar apurretako bat, aldiz, etxera bidean da dagoeneko. Beraz, borroka estua izanen da gaurko ihesaldia hartzeko.
Eta hori gutxi balitz, eguneko menuak ere tropelaren kontrola zailduko du. Txirrindulariek, bidean, lehen mailako Bikoitz Gane (4,9km %8,6an) topatuko dute helmugatik 37 kilometrora eta hirugarren mailako beste hiru mendate ere: Campa Hafade, Garate eta Zaratamo gaina. Azken honetatik helmugara bitarte hiru kilometroko jaitsiera izanen da.
Maximilian Schachmannek eramanen du, beste egun batez, liderraren elastikoa eta ez luke arazo handirik izan behar gaur eusten, azken bi etapetan igotzaileen aurrean sufritzea tokatuko zaion arren.


Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
